cabecera euskera
www.alava.net hasiera
Web honetan geure kukiak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu sarbidea errazteko, estadistikak lortzeko, eta zure nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzen badugu, horiek erabiltzea onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago.
Kuki-en politika +


 

Arabat, Arabako Bideak-Vías de Álava, S.A., Arabako Foru Aldundiaren Herri Lan eta Garraio Sailaren menpeko elkartea da, eta bere helburua Vitoria-Gasteiz-Eibar autopistaren Arabako Lurralde Historikoko tartea zaindu, mantendu, ustiatzea eta horren segurtasuna zaintzea da.

AP-1 autopistaren arabar tarteak 14,2 kilometro ditu, eta horietan zehar bi tunel zeharkatzen ditu: Lukokoa, 620 metrokoa, eta Isuskitzakoa, Euskadiko luzeena eta 3, 4 km dituena (1,2 kilometro arabar tartean). Vitoria-Gasteiz-Eibar autopistaren kilometroak asfaltozko kilometroak baino zerbait gehiago direla uste osoa izanda, Arabat-ek azpiegiturak kudeatzeko teknikarik modernoenen aldeko apustua egin du, segurtasuna eta erosotasuna, eta, azken batean, bizi-kalitatea areagotuz.

Arabako Bideak-Vías de Álava S.A. elkartea 2003. urtean sortu zen foru-elkarte publiko gisa. Bere kapital sozial osoa Arabako Foru Aldundiaren esku dago. AP-1 autopistako arabar tarteak eraikitzeko obrez arduratu da, hots: Etxabarri-Ibiña-Luko eta Luko-Gipuzkoarekiko muga. Autopista 2009ko maiatzaren 22an ireki zenetik, Arabat-ek beste fase bati ekin dio, zeinetan funtsezkoena errepide honen mantentzea eta segurtasuna diren, eta ibilbide berri horri erabiltzaileei zerbitzurik onena eskaintzeko eta AP-1 autopistaren konektibitatea hobetzen jarraitzeko helburuarekin ekin diogu.



SET eremu declarazioa


Lan Kontratupeko langileen lanpostuen zerrenda

Arabat, Arabako Bideak - Vías de Álava S.L.
Vicente Goikoetxea kalea 1 - 1.Solairua 4 bulegoa
01008 Vitoria-Gasteiz
Tel. 945 134690, Fax: 945 774559

(Jendearen arretarako ordutegia 9:30-13:30 astelehenetik ostiralera)
[kontaktua]