| Iragan asteazkenean, hilaren 2an, Vitoria-Gasteiz-Eibar autopbideko arabar tarteari aplikatzen zaizkion dirulaguntza-portzentajeen aldaketa argitara eman zen ALHAOn, eta honela geratzen dira:
-Hilaren batetik zortzira arte egiten diren bidaien zenbatekoei ehuneko hogeita hamarreko deskontua aplikatuko zaie, baldin eta hilean bost bidaia baino gehiago egiten badira.
-Hilaren bederatzitik hogeira arte egiten diren bideaien zenbatekoei ehuneko hirurogeita hamaseiko deskontua aplikatuko zaie.
-Hilaren hogeita batetik aurrera egiten diren bidaien zenbatekoei ehuneko laurogeita hamarreko deskontua aplikatuko zaie.
Deskontuak hilero aplikatuko zaizkio identifikazio eta ordainketarako eragingailu telematikoa (TAG) duen pertsona fisiko bakoitzari; deskontu horiek TAG bakarrarekin egindako joan-etorriei egingo zaizkie (hilean erabilitako azken TAGa), baldin eta pertsona fisikoren bate TAG bat baino gehiago baditu.
|