cabecera euskera
www.alava.net hasiera


08/12/2009
ARABAT eta GAZTEDI RUGBY TALDEA
 
Lehenengo lankidetza-hitzarmena Arabat Gaztedi Rugby Taldearekin sinatu da. Mailaz igotzea eta titulua lortzea da Gaztediko gizonezkoen eta emakumezkoen taldeen 2009-2010 denboraldirako helburua, eta gogo handiz ekiten ari diote horri, beren taldeetako jokalariak berritu eta gaztetu dituztelarik.

Talde gasteiztarraren elastikoak Arabat izena darama denboraldi honetatik aurrera, eta datozen hiru denboraldietan zehar babestuko du Gaztedi Rugby Taldea.

“Proiektu liluragarria da eta geure egiten dugu guk ere ilusio hori talde amateur bat babestuz, bere balio askorekin, zein talde-lanarekin bat baikatoz” azaldu zuen Arabat-eko zuzendari gerentea den Unai Grajalesek, hitzarmena aurkeztu zuten egunean.