| Arabat-ek eta Aurrera taldeak lankidetzako etapa berriari ekin diote 2009-2010 denboraldi honetan, kirol-taldearen 75. urteurrena dela-eta. Aurrera de Vitoria taldeak hainbat ekitaldi burutuko ditu datozen hilabeteetan arabar hiriburuan bere 75. urteurren hori ospatzeko eta klubak Arabat-en babesa izango du hainbat ekintzetan.
Arabat-entzat, hainbat eremuetan garatu nahi dituen lankidetza-multzo baten hasiera baino ez da honakoa, bere egitekoak AP-1 autopista zaintzea, mantentzea eta ustiatzea baino zerbait gehiago izan behar duela uste duelako.
|